XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina, orain behintzat ez dio minik ematen hankak.

Eta Karraspio trankil dago.

Handik egun batzuetara bere lagunek bisitatzen dute Karraspio.

Loli ez da etorri. Lagunak dira.

- Zer moduz, Karraspio? - Hemen. Egon egin behar.

- Aurki etorriko zara berriro herrira.

- Ez dakit. Hemen ez dute ezer esaten.

- Eta zer gertatu zen? - Kotxe bat aurreratu nahi nuen, eta beste bat agertu zen.

Hura jo nuen.

Eta orain, hemen nago hanka zaintzen.

- Aurki sendatuko da, - kontsolatu zuen batek.

- Ez da gauza haundia izango.

Hezur bat, - esan zuen beste batek.

- Martxa haundian ibiltzen zara zu, Karraspio, martxa haundian! - Ez. Normal. Aurreratu egin nahi nuen.

Distraituta ibiliko zinen?.